XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Bixente Huizi, 70 urteak izerdi patsetan.

Supermerkatuko karroari bultzaka, trikitixa doinua jaulkitzen zuen irrati-kaseta eta isostar urez betetako zatoa barnean hartuta, egin zuten Behobia-Donostia proba bederatzi andoaindarrek, 20 kilometroak amaitze hutsa gutxi ez balitz bezala.

Gazteak ziren zortzi eta beteranoa bederatzigarrena, Bixente Huizi, 69 urtera dihoana.

Paseotxoa egitetik bueltan baletor bezala, burua zut sartu zen berau helmugan, ez zuen aurpegian estuasun edo neke arrastorik.

Estiloa hobea, balioa baino! esan digu.

Beteranoen kategorian 15 bat aldiz izan dugu Estatuko txapeldun 800 eta 1.500 metroetako probetan: ez zen estiloagatik bakarrik izango!, diot nik.

Astean hiruzpalauetan ordubeteko korrika saioa egiten du Anoetan, osasungarria zaidalako, beste zerarik gabe, ni oso zaharra naiz eta arrazoitu du.

Suabe ibiltzen naiz, gorputzari egur handirik eman gabe, edade honetan kontu egin behar da eta.

Badakit nondik nabilen.

Buru pixka bat daukanak kontrolatuta ibili behar du, urtero azterketa medikoa pasa eta....

Zuhurtzia helduaroan, gaztaroan nahikoa astakeria egindakoa delako nonbait: Bakarka ibiltzen ginen, orduan ez zen orientazio, ez entrenamendurik: inork ez zigun ezer esaten eta ibiltzen ginen aste batean bai eta hurrengoan batere ez, egun batean proba bat egin eta, deskantsatu gabe, beste proba bat.

Eta horrela ez zegoen ezer egiterik.

Lasterketa aunitz korritutakoa, ez zuen bat bera irabazi eta bizikletan probatu zen segituan.

Tropelarekin batera, lorpen handirik ez zuen eskuratu eta lau urteren buruan erantzi zuen mailota.

Ring-aren gainean ere aritu zen, lagun zituen Lirio anaia boxeolariek bultzatuta.

Borrokaldiak 12.

Makina bat mendi ibilera neurtu.

Hamaikatxo futbol partidu, Euskalduna taldearen entrenadore izan baitzen 20 urte baino gehiagotan.

Baina, eta lana?

Horretan zorte handia izan dut.

Laborde Hermanosen lanaldi jarraian aritzen ginen eta arratsaldea libre edukitzen genuen: kirola edo edozer gauza egiteko libre ginen.

Goiz eta arratsaldez lan egitea suertatu izan balitzaio, dena den, ziur loari kenduko zizkiola kirolerako orduak.

Egun askotan egiten nuen, oso goiz jaikita bizikletan buelta egin Aiatik barrena, lanera sartu aurretik.

Orain bertan ere, egun guztia libre daukat, baina goizean goiz ere asko ibiltzen naiz dio.

Beti laguntzeko prest, Ikastolako gimnasia monitore da urte askotan eta Zumeatarra Atletismo Elkarteko entrenatzaile.

Ikastolako gimnasia irakasleei laguntzen diet eta hala gazte guztiak segitzen ditut.

OHO bukatzean, atletismorako onak direnak hartzen ditut, federatu eta Zumeatarraren babesean aritzen dira.

18-20ko taldea daukat.

Horietarik gutxik jarraitzen dute luzaro, ikasketak eta entrenamenduak batera eraman ezinik.

Bekak, laguntza handiagoak behar direla dio, hala jarraituko luketela, aterako liratekela Maria Luisa Irizar bat baino gehiago (Hau ere bere eskuetatik pasatakoa da).

Budapest, Erroma, Finlandia, Hungaria eta Norvegian jokatutako Munduko Txapelketetan izan da andoaindarra, beste hainbat beteranorekin batera.

Batzuetan korrikalari, besteetan selekzionatzaile gisa: Azken urteotan Euskal Gobernuak subentzionatu egin gaitu eta, ez dakit saltseroena naizelako edo, aukeratu naute, behatzez, selekzionatzaile.

Emazteari oparirik ekarri gabe ez da itzuliko bidaietatik, horiek denak aguantzatzeagatik.

Arropak garbitzen bakarrik ez du meritu txikia!.

SOSLAIA.

Aurkezpen beharrik ez.

Hasi Unidad-en, La Voz de España eta La Voz de Euskadi-ra lerratu eta Deia-ko kronista da egun.

Zeregin honek ez dio denbora askorik kentzen, liburu bat egiteko adina notatxo izaten baititut mahai gainean eta denentzat lekurik ez.

Guztien ezagun, gehienak ditu lagun.

Ezinikusiak ere ekarri dizkio lan honek.

Baita tragu txarren bat edo beste ere eta ia-ia kartzela: Orain 35 bat urte, eskola nazionalak inauguratzera etorri zen gobernadore zibila eta nik ez nuen aintzakotzat hartu.

Hurrengo egunean La Voz-eko zuzendariak sekulakoak esan zizkidan.

Kartzelan sartu ez nindutenean!.

Berak idatzitako guztiak pilatzen ditu, baina azkenean zakarrontzian amaitzen dute.

Ondo gordeta dauzka irabazitako dominak; bistatik kendu dizkie, baina, zinta hori-gorriak.